Bilatzailea


Zer ordutegi dute udal-bulegoek?

Hona udal-alorrek jendeari harrera egiteko duten ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era. Erregistro orokorra larunbatean ere zabalik dago, bai eta bulegoak itxita dauden egun baliodunetan ere (Udaletxeko ate nagusira joaten ahal da, 12:00etatik 14:30era). Hona, bestalde, herritarrei telefono bidez (010) harrera egiteko zerbitzuaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara eta, larunbatetan, 09:30etik 13:30era (udan, astelehentik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara). Udaltzaingoak eguneko 24 orduetan dauka jendeari harrera egiteko telefono-zerbitzua (092).

Ba al dago Udaletxea bisitatzeko aukerarik?

Protokolo Zerbitzuan taldeentzako bisita gidatuak antolatzen dituzte, astelehen eta asteazken goizetan. Bisitek 45 minutu inguru irauten dute. Interesatua bazaude, Eskabide Orokorraren bidez eskatu Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan hilabete lehenago, edo telefonoz zenbaki honetan: 948 420116

Izatezko bikotea osatzen dugu, eta erregistroan izena eman nahi dugu.

Merkatuko kaleko 7 - 9aren 1. solairura etorri eta zinpeko aitorpena sinatu beharko duzu, ezkondu gabeko bikote egonkorren beste edozein erregistrotan izena eman ez duzuela adieraziz. Gutxienez bikotekideetako batek Iruñean erroldaturik egon eta bertan bizi behar du.

Ezkontza zibila egin nahi dugu.

Ezkontzen direnei dagokien orria eskatu behar duzu Justizia Jauregiaren Erregistro Zibilean (San Roque k., 4), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, eta orria aurkeztu agiri hauekin batera Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuko kalea 7 - 9): ezkontzen direnen eta lekukoen NANren fotokopiak, udal tasa ordaindu izanaren egiaztagiria eta eskabidea, ezkontzaren eguna eta ordua adierazita.


  • Iruñako Udalaren logotipoa; Nagusira joan

Partekatu

  • facebook_eko irudia
  • delicious_eko irudia
  • yahoo_ko irudia
  • meneame_ko irudia
  • myspace_ko irudia

© Pamplona Joven es una iniciativa del Ayuntamiento de Pamplona

Udaletxe Plaza, z/g - 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplonajoven@pamplona.es