Bilatzailea


Estekak

Argibide gehiago eskuratu nahi badituzu Iruñeko Udalak antolatzen dituen kultura- eta aisia-jarduerei buruz, bai eta zure interesekoak izan daitezkeen beste batzuei buruz, hona hemen lagungarri gertatzen ahal zaizkizun esteken zerrenda bat.

Civivox zentroak [+]

Esteka honen bidez, Iruñeko Civivox zentro bakoitzak eskaintzen duen programazioan sartuko zara, haien ordutegien eta zerbitzuen inguruko argibidea jasotzeaz gainera.

Nafarroako Gobernuaren kultur ekitaldiak [+]

Nafarroako Gobernuaren atarian kultur jarduerei buruzko atal bat dago; jarduera batzuk Nafarroako Gobernuak antolatuak dira eta, beste batzuk, beste erakunde batzuekin elkarlanean.

Nafarroako Museoa [+]

Esteka honek aukera ematen dizu Museoan zer dagoen ikusgai jakiteko; horrez gain, agenda bat ere eskaintzen dizu, erakunde horrek egiten dituen jardueren berri izateko. Bertan, Museoari lotutako kontu guztien gaineko informazio erabilgarria jasota dago.

Gayarre Antzokia [+]

Esteka honen bidez, Iruñeko Gayarre Antzokiaren webgune ofizialean sartuko zara, eta bertan hainbat argibide izanen duzu eskura: emanaldien programazioa, eskaintzak, etab. Halaber, sarrerak erosteko aukera ere bada.

Oteiza Museoa [+]

Webgune honetan argibidea aurkituko duzu Museoari eta Oteizaren bildumari buruz ez ezik, artistaren bizitzari eta Museoan dagoen ikerketa-zentroari buruz ere.

Uharteko Arte Garaikide Zentroa [+]

Esteka honen bidez, arte garaikidearen munduan murgiltzeko aukera izanen duzu, Uharteko zentroak antolatzen dituen erakusketen eta jardueren gaineko argibideen bitartez.

Baluarte [+]

Webgune honetan gida bat aurkituko duzu, eta bertan jasota daude Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditorioan egiten diren kontzertu eta ikuskizun guztiak; sarrerak ere eros ditzakezu.

Nafarroako Argazki eta Zinema Elkartea [+]

Estekaren bidez, elkarteak antolatzen dituen argazki- eta zinema-ikastaroen gaineko argibidea lortuko duzu; era berean, erakusketa interesgarri eta bestelako jardueren berri izanen duzu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kultur zerbitzuak [+]

Atari honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak kultur arloan (zinema, antzerkia, musika, etab.) antolatzen dituen jarduera guztien berri ematen duen agenda aurkituko duzu. Halaber, prestakuntza-ikastaroei buruzko argibideak ere lortuko dituzu.

Nafarroako Unibertsitateko kultur jarduerak [+]

Estekak aukera ematen dizu Nafarroako Unibertsitateak urte osoan hala ikasleentzat nola gainerakoentzat antolatzen dituen kultur jardueren berri izateko.

Harremanak

948233512

casajuventud@casajuventud.com

Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra
Zangoza k., 30
31005 Iruña (Nafarroa)
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara
Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.



  • Iruñako Udalaren logotipoa; Nagusira joan

Partekatu

  • facebook_eko irudia
  • delicious_eko irudia
  • yahoo_ko irudia
  • meneame_ko irudia
  • myspace_ko irudia

© Pamplona Joven es una iniciativa del Ayuntamiento de Pamplona

Udaletxe Plaza, z/g - 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplonajoven@pamplona.es