Elkartegintzarako aholkularitzaren bitartez, eskura duzu gazteendako informazio- eta orientazio-zerbitzu bat, gazte-elkarteen eratzeari, kudeaketari eta garapenari lotutako edozein alderdiri buruzkoa. Argibideak hauen inguruan: gazte-entitateak eratzeko betebeharrak eta izapideak; entitate horien kudeaketa bai kontularitzari zein zerga arloei bai giza baliabideei edo boluntarioei dagokienez; proiektuak egitea, diru-laguntzak eskatzea, etab.
Aldi berean, eskura jartzen zaizkie gai horiek jorratzeko prestakuntza- eta ezagutza-tresnak –gidak, eskuliburuak eta ikastaroak– eta laguntza eskaintzen zaizu agiri-ereduak eta zure entitatearen eguneroko lana kudeatzeko tresnak emanda.
Etorri Gazteriaren Etxera, edo, nahi izanez gero, helarazi zure zalantzak telefonoz, posta elektronikoz edo formulario honetan.
GAZTE-ELKARTEGINTZARAKO AHOLKULARITZAREN ORDUTEGIA

 

Asteazkenetan 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00.

KONTSULTA IEZAZKIGUZU ZURE ZALANTZAK:

    ARDURADUNA

    XEDEA

    Eskatu den informazioari erantzutea.

    ZILEGITASUNA

    Interesdunak egin duen informazio-eskaeraren bidez emandako baimena.

    HARTZAILEAK

    Ez zaie hirugarrenei lagako daturik, legeak hala aginduta izan ezik edo xedea bete dadin beharrezko lagapena izan ezik.

    ESKUBIDEAK

    Datuetara sartu, zuzendu eta ezabatzeko zein beste eskubide batzuk badituzu, informazio osagarrian adierazten den bezala.

    ARGIBIDE GEHIGARRIAK

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua duzu eskuragarri hemen.

    Aholkularitza honetan profesional bat egonen da eskura behar duzun guztietan, zure arazoak konpontzen laguntzeko.

    Etorri, edo nahiago baduzu, zure zalantzak helarazi eta laguntza jasoko duzu posta elektronikoz edo ondoko formularioaren bidez.