Lana, kirola, prestakuntza, lehiaketak, aisia, bidaiak… Gai horiei edo beste edozeini buruzko galderarik baduzu, zatoz Gazteriaren Etxera. Hemen zure zalantza guztiak argitzen lagunduko dizugu, Informazio Bulegoaren bidez. Gainera, ikasten ari bazara eta zure elkarteak edo entitateak Informazio Gunea jardunean badu, Berriemaileak arduratuko dira Gazteriaren Etxeko informazioa zuen ikastetxeetara eramateaz.

>>GAZTEENDAKO INFORMAZIO BULEGOA

Buruan al dabilkizu ikasketekin beste erkidego edo herrialde batean segitzea? Nahi duzu informaziorik bekei buruz? Baduzu lan-elkarrizketa bat eta ez dakizu nola jardun? Ez dakizu zer egin hurrengo udan? Nahi al duzu laguntzarik eman GKE batean, eta ez dakizu zeinetan eta nola? Ideiez eta diruz eskas al zabiltza zure oporretarako? Gazteriaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoak erantzunak ditu zure galdera guztientzat. Eskaintzak, ikastaroak, lehiaketak, bidaiak, argitalpenak, deskontuak, bekak… Zatoz eta behar adina argibide emanen dizugu zure proiektu guztiak garatzeko.

>>AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUEKO ZERBITZUA

Aholkularitza Espezializatuetako Zerbitzua Gazteriaren Etxeko baliabide bat da, eta zure interesekoak izan daitezkeen hainbat arlotan laguntza profesionala, konfidentziala eta doakoa eskaintzen dizu. Zure galdera eta kezkei erantzunen diete, informazio-oinarri sendoa emanez, erabakiak zeure kasa eta eraginkortasunez har ditzazun laguntze aldera.

>>BOLUNTARIOENDAKO ARGIBIDE-ZERBITZUA

Zerbitzu honetan informazioa jasotzen ahalko duzu jakiteko Iruñean zer eskaera dauden boluntariotzaren arloan.

 

Boluntariotza-elkarte bateko kide bazara ez egin zalantzarik eta helarazi guri zure eskaerak eta eskaintzak, boluntariotza-buletinean sar ditzagun.

 

Eta boluntario gisara parte hartu nahi baduzu, buletinean harpidetu eta informazio osoa jasoko duzu boluntariotza-aukerei buruz.

>>ARGIBIDE KLUBAK

Zeri buruzko informazioa jaso nahi duzu?

 

Enplegua, etxebizitza, bekak, lehiaketak, ikastaroak eta jarduerak. Iruñean gazteei zuzenduta era askotako gaien inguruan antolatzen diren ekimen eta jardueren berri garaiz izateko, emaguzu zure helbide elektronikoa edo telefono mugikorra, argibideak helaraz diezazkizugun, doan, zure intereseko gaiei buruz.

 

Hautatu zein gaitan nahi duzun eduki azken albisteen berri, eta ondoko inprimakian adierazi. Oso laster, gure berri izango duzu era eroso eta errazean.