Aholkularitza honek babesa eta orientazioa eskaintzen dizkizu sortzen ahal zaizkizun arazo juridikoei aurre egin eta horiek konpontzeko. Zalantzarik baduzu sinatu duzun kontratuari buruz, arazorik eduki baduzu zure telefono-konpainiarekin, edo gehiago jakin nahi baduzu zure eskubideei eta betebeharrei buruz,
GazteRiaren Etxeko Aholkularitza Juridikoan informazioa emanen dizugu Zuzenbideari lotutako edozein gairi buruz. Zerbitzu honetan, profesionalen laguntza eta orientazioak jasotzen ahalko dituzu doan, zure arazo juridikoei irtenbide bat emateko gauza izan zaitezen autonomiaz eta eraginkortasunez.
Etorri GazteRiaren Etxera, edo, nahi izanez gero, helarazi zure zalantzak telefonoz, posta elektronikoz edo formulario honetan.
AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN ORDUTEGIA:

Astearte eta ostegunetan (11:00- 14:00  eta 17:00-20:00)

NIRE GALDERA BIDALI NAHI DUT

    ARDURADUNA

    XEDEA

    Eskatu den informazioari erantzutea.

    ZILEGITASUNA

    Interesdunak egin duen informazio-eskaeraren bidez emandako baimena.

    HARTZAILEAK

    Ez zaie hirugarrenei lagako daturik, legeak hala aginduta izan ezik edo xedea bete dadin beharrezko lagapena izan ezik.

    ESKUBIDEAK

    Datuetara sartu, zuzendu eta ezabatzeko zein beste eskubide batzuk badituzu, informazio osagarrian adierazten den bezala.

    ARGIBIDE GEHIGARRIAK

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua duzu eskuragarri hemen.

    Aholkularitza honetan profesional bat egonen da eskura behar duzun guztietan, zure arazoak konpontzen laguntzeko.

    Etorri, edo nahiago baduzu, zure zalantzak helarazi eta laguntza jasoko duzu posta elektronikoz edo ondoko formularioaren bidez.