Gazteriaren Etxea baliabide-zentroa da, eta bertan laguntza topatuko duzu zure ekimenak abiatzeko: informazioa diru-laguntzei buruz, aretoen lagapenaz, ekitaldien muntaketaz…
Aukera dago, baita ere, aldian-aldian antolatzen diren ikastaro, ekitaldi eta jardueretan parte hartzeko.

>>MUNTATU ZURE EKITALDIA!

Buruan proiektu edo ideiarik badabilkizu, Gazteriaren Etxean laguntza emanen dizugu hori gauzatu ahal izateko.

 

Horretarako hemengo instalazioak –ekitaldi-aretoa, erakusketa-aretoa, dantza-aretoa eta abar– erabiltzen ahalko dituzu, bai eta Gazteriaren Etxean lan egiten duten langile espezializatuen aholkularitza teknikoa jaso ere; horrez gain, beste udal-baliabide batzuk ere bilatu daitezke zure proposamena gauzatzeko.

>>BERRIEMAILEEN SAREA

Berriemaileen Sarea sortu zen zure ikastetxean, elkartean eta abarretan ezagut ditzazuen Gaztediaren Etxeak antolatzen dituen ekitaldi eta jarduerak edo gazteen interesekoak izan daitezkeen beste ekimen batzuk, eta hor zuek zarete protagonistak. Ikasturte osoan, azarotik maiatzera bitarte, sarean parte hartzen duen ikastetxe edo elkarte bakoitzak berriemaile-bikote bat izaten du, bere ikastetxean edo elkartean Gazteendako Informazio Gunea abiatzeko; bikoteak, gainera, Iruñeko Udalaren beka bat dauka. Berriemaile-talde bakoitzak astean behin Gazteriaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegora joan eta bertan informazioa biltzen du, gero ikastetxean jendaurrean jartzeko.

 

BERRIEMAILEEN PROGRAMAN PARTE HARTU DUTEN IKASTETXEEN ZERRENDA

>>TOKI-LAGAPENAK

 

Gazteriaren Etxean hainbat gune dituzu behar honetarako edo hartarako. Erakusketa-aretoa, ekitaldi-aretoa… eta hamaika areto gehiago zure zain daude, zure proiektu eta ideiekin bete ditzazun.

 

 

Aretoak lagapenean eskuratzeko, etorri Gazteriaren Etxeko Informazio Bulegora eta kito. Bertan, fitxa bat bete ondoren, eta betiere libre dauden ordutegietan, aretoa unean-unean egun eta ordu zehatz baterako erreserbatu ahalko duzu, edo bestela, era iraunkorrean, areto bat halako egun eta ordu jakin batean urte osorako erreserbatu.

 

EZAGUTU GAZTERIAREN ETXEKO GUNEAK