Zure kasa dantza egitea gustatzen bazaizu baina entseatzeko tokirik ez baduzu, Gazteriaren Etxeak gune bat eskaintzen dizu. Aretoak soinu-tresneriaz hornituak daude eta behar bezalako baldintzak dituzte eroso dantzatzeko. Etorri Etxera eta erreserbatu areto bat. Kito. Baina dantzan ikasi nahiago baduzu, bota begirada Gazteriaren Etxeak eskaintzen dizun ikastaro-programazioari.
Gazteriaren Etxeko Erakusketa-aretoa da lekua Iruñeko artistarik gazteenak zer egiten ari diren jakin dezazun, eta era berean, nahi baduzu, zure lanak eta zure artea erakusteko.
Etorri Etxera eta gakoak emanen dizkizugu zure erakusketa muntatu dezazun.
Behar duzu areto bat lan bat egiteko, entseguetarako edo zure taldearekin edo elkartearekin bilera egiteko?
Gazteriaren Etxean daukazu gazteei aretoak lagatzeko zerbitzu bat.
Zibergunean ordenagailuak daude erabilgarri, ofimatika-programez hornituak eta Internetera doan konektatuak. Bertan lanak egin ditzakezu, eta bada, baita ere, agiriak inprimatu eta eskaneatzeko zerbitzua. Zure ordenagailu eramangarrian ere konektatu zaitezke Internetera.
Ikastaro eta lantegi batzuk ere eskaintzen dira, urte osoan zehar, horietako asko, doanekoak.
Gazteriaren Etxeak WIFI seinalea dauka, doan.
Iruña Gaztemaker Space robotika eta 3D modelatuko laborategia da. Bertan aukera edukiko duzu 3D inprimaketak egiteko, materialaren kostuaren prezioan, 3D eskanerrak egiteko eta robotika-kitak maileguan hartzeko; halaber, ordenagailuak eskura edukiko dituzu 3D diseinuak egiteko eta robotak programatzeko, eta banakako aholkularitza teknikoa jasoko duzu.
Lantegi batzuk ere programaturik daude robotikaren ezagutzan hasteko edo sakontzeko.
Gazteriaren Etxeak areto bat dauka, Internetez hornitua, ikasteko bakarrik erabiltzen dena, bertan estutasunik gabe ikasi ahal izateko. Areto honek osatu egiten du Iruñean erabilgarri dauden udal-guneen eskaintza. Halaber, Internetera konektatu zaitezke.
Ekitaldi-aretoa hornituriko gunea da eta, beste kultur ekitaldi batzuen artean, kontzertuak, antzezlanak, poesia-errezitaldiak, hitzaldiak eta diapositiba-emanaldiak ematen dira. Jarduera horiek guztiak doan dira eta urte osoan antolatzen dira.
Orobat, zure ekitaldia edo jarduera egin dezakezu hemen. Informa zaitez Muntatu zure ekitaldia ekimenean.
Etxeak sukalde industrial bat du, guztiz ekipaturik, ikastaroak eta lantegiak egiteko.
Gazteria Unitateak antolatutako jarduerak egiteko baino ezin da erabili.
Etxeak Pintura-ikasgela bat dauka zabalik modu iraunkorrean, taldean edo bakarka pintzelekin aritu nahi dutenentzat, eta, are garrantzitsuagoa dena, interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin zuen zaletasuna partekatzeko.
Entseguak egiteko lokal baten bila bazabiltza, hau da zure tokia.
Zure aretoa erreserbatzeko, bete eskabidea eta aurkeztu Gazteendako Informazio Bulegoan. Aretoak unean-unerako ala era egonkorrean erreserbatu daitezke.
Kontsulta ezazu, baita ere, Musika martxan musika-taldeendako laguntza-programa.