“MUSIKA MARTXAN

Musika-talde eta bakarlari gazteak babestea, horra Musika Martxan ekimenaren helburua.

Poltsan izena ematen baduzu, aukera edukiko duzu Udalak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko, eta elkarteek edo kolektiboek zurekin kontatzen ahalko dute bere jardueretan aritu zaitezen.

Horrez gain, musikaren esparruan abiatzen diren jardueren berri emanen dizugu.

Musikak zora eginda bazaude, talde batean jotzen baduzu edo bakarlari ari bazara, eta ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, kontsultatu hemen zer egin behar duzun.

 

>> Musika-talde gazteen Poltsaren oinarriak

>> Musika-talde gazteen Poltsan izen-ematea

>> Egile-eskubideak

>> Adin txikikoek Musika-talde gazteen Poltsan parte hartzeko baimena

MUSIKA-TALDE GAZTEENDAKO ENTSEGU-BONUAK

Laguntza ekonomikoa musika talde gazteak edo bakarlariak entsegu-lokal batera baldintza onenetan.

 

>> Entsegu Bonoak 2022. Iruñeko gazteen talde eta bakarlarientzako Diru-laguntzen Udal Deialdia.

>> Musikako entsegu-bonuen eskabidea.

EKINTZAILE GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZA

Deialdiaren xedea da ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

 

>> Gazte ekintzaileendako deialdiaren oinarriak

>> I – VI. Eranskinak

DIRU-LAGUNTZAK, GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTUAK EDO JARDUERAK EGITEAGATIK

Deialdiaren xedea da diruz laguntzea 2022. urtean zehar Iruñeko udalerriko gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzera zuzendutako gazteen arloko proiektuak edo jarduerak.

 

>> Informazio-saioa Diru-laguntzen deialdia haur eta gazteentzako proiektuak 2022

>> DEIALDIA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK NORGEHIAGOKAKO ARAUBIDEAN EMATEKO, 2022. URTEAN HAUR ETA GAZTEEI ZUZENDUTAKO URTEKO PROGRAMAK EGIN DITZATEN

>> Informazio gehiago eta Eranskinak

GAZTEENDAKO LITERATUR LEHIAKETA

Gustatzen zaizu idaztea? Iruñeko Udalak urtero ematen dizu aukera zure neurria eman dezazun idazle gisara, poesia eta narrazio laburren lehiaketaren bidez, gaztelaniaz zein euskaraz.

 

>> Gazteendako literatur lehiaketaren oinarriak.