NEGUA… GAZTEDIAREN ETXEAN

Azaroaren 18an irekiko da Gaztediaren Etxeak 2020ko lehen hiruhilekorako antolatu diren ikastaro eta tailerretan izena emateko epea. Guztira, 990 plaza eskaintzen dira, 38 ikastaro eta informatikako doako 13 tailerretan banatuta.

Eskaintza 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen da eta hainbat diziplina biltzen ditu; izan ere, programazioa 5 arlotan banatzen da: kirol ekintzak, Dantza eta Adierazpena, Estetika eta ongizatea, Kultura eta garapen pertsonal eta profesionaleko ikastaroak eta informatikako doako tailerrak. Horrela, jarduera fisiko ludikoa sustatu nahi da, ongizate pertsonalerako iturri gisa, edo gazteak beren egunerokotasunerako baliagarriak izango zaizkien trebetasunetan trebatu.

Aurtengo neguan, gazteek hainbat dantza mota aukeratu ahal izango dituzte (K-Pop, Swing-Lindy hop hastapena, Dancehall, Fusio Dantza: garaikidea eta modernoa, Salsa-Bachata, Hiphop, Latinoak edo hiri-dantzak, azken hori euskaraz …), baita kirol-jarduera desberdinak ere (Body Pump, Step Estilos, Tonifikazio Zirkuitua, Zumba, Core, GAP gazteleraz edota eukaraz, defentsa pertsonala…) beste hainbat ikastaro ere, gaueko argazkigintza, ikasi jendaurrean hitz egiten, antzerkia, gorputz jarreraren hezkuntza, yoga, sukaldaritza, zur lanketa, makillajea edo moda-diseinua: transformatu, moztu eta jostu, besteak beste Horiei guztiei informatikako doako tailerren eskaintza gehitu behar zaie, Tinkercaden zure 3D piezak diseinatzetik Scratchen bideo-jokoak sortzera doazen proposamenekin. Izena emateko epea abenduaren 31n amaituko da, eta jarduerak astelehenetik ostiralera arratsaldez eta larunbat goizetan burutuko dira. Ikastaroen prezioa 10,80 €-tik 45,60 €-ra aldatzen da, izena ematen duen pertsonaren adinaren eta ikastaroaren ordu kopuruaren arabera, 14-18 urte bitartekoek prezio berezia baitute.

Ekimen hauetako edozeinetan izena emateko Gaztediaren Etxera (Zangoza kalea 30) joan behar zara, NAN-rekin. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara; larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago 948 23 35 12.