PRIVATUTASUN-POLITIKA


 

Pribatutasun-oharraren bidez, herritarrei, datu pertsonalen titularrei, haien datuen tratamenduari dagozkion berariazko alderdien berri ematen diegu, besteak beste, honako hauena: tratamenduen helburuak, haien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa kontserbatzeko epeak, datuen tratamendua egiteko legitimatzen gaituen araua eta egindako datu-komunikazioak.

Webguneko formularioen bidez jasotako datu pertsonalen tratamenduak xede du Iruñeko Udalarekin kasuan-kasuan ezartzen den harremanari eustea, bai eta informazio-zereginei eta toki-korporazioak berezko dituen beste egitekoei ekitea ere.

 

INFORMAZIO OROKORRA

 

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Iruñeko Udala

Posta-helbidea: Udaletxe plaza 1, 31001 Iruña (Nafarroa)

Telefonoa: 948 420 177

Datuak babesteko ordezkaria: protecciondedatos@pamplona.es

 

ADINGABEAK

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez, ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela, edo bestela, gurasoen edo legezko tutoreen baimena duela horretarako.

 

WEBGUNEKO IRUDIAK

Iruñeko Udalak, bere Webgunean, informazioa eskaintzen du hainbat ekitaldi, jarduera eta abarri buruz, eta horietako zenbaitetan herritarrek parte hartzen dute. Batzuetan, emandako informazioarekin batera argazkiak edo bideoak jartzen dira, eta haietan pertsonak agertzen dira, identifikatuak edo identifikagarriak.

Erabiltzaile batek irudi horietako batean bere burua ezagutu eta ez badu haietan agertu nahi, eskertuko dugu hori jakinaraztea guri, protecciondedatos@pamplona.es helbidera idatzita. Mezuari bere nortasuna egiaztatzeko agiri baten kopia erantsi beharko dio, eta adierazi beharko du bera zer irudi edo bideotan agertzen den eta hori zein ataletan dagoen, webgunean. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera haien gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute.

 

ESKUBIDEAK

Datuen babesari buruzko arauek eskubide jakin batzuk ematen dizkie datuen titularrei, Iruña Udalaren webgunearen erabiltzaileei edo sare sozialetako profilen erabiltzaileei.

Hona interesdunei dagozkien eskubideak:

  • Irispide-eskubidea: eskubidea informazioa eskuratzeko, honako hauei buruz: berari buruzko datuen tratamendua egiten ari ote den, egiten ari den tratamenduaren helburua, kasuan kasuko datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, datuak kontserbatzeko epea eta datuen jatorria.
  • Zuzenketa-eskubidea: eskubidea datu pertsonal okerrak edo osagabeak zuzentzeko.
  • Ezerezte-eskubidea: eskubidea datu pertsonalak ezerezteko, honako kasu hauetan:
    • Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, zertarako bildu ziren eta horretarako.
    • Titularrak adostasuna bertan behera uzten badu.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egiten badu.
    • Datu pertsonalak ezereztu behar badira lege-betebehar baten indarrez
    • Datu pertsonalak jaso badira informazioaren gizarteko zerbitzu bat dela medio, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoari jarraikiz.
  • Aurka egiteko eskubidea: eskubidea tratamendu jakin baten aurka egiteko, tratamendua interesdunaren adostasunean oinarritzen bada.
  • Mugaketa-eskubidea: eskubidea datuen tratamendua mugatzeko, honako kasu hauetan:
    • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, enpresak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datuak ezereztearen aurka egiten badu.
    • Enpresak jadanik behar ez baditu datuak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta enpresaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  • Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea kontrol-agintaritza eskudunari zuzenduta.

Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatu ahalko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrari zuzenduta (Kale Nagusia, 2) edo egoitza elektronikoaren bidez, idazki bat eta beren nortasuna egiaztatzeko agiria aurkeztuz.

Halaber, interesdunek erreklamazio bat egin dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziari zuzenduta (Jorge Juan k., 6, 28001, Madril), idazki bat aurkeztuz edo egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es)

 

GAZTE ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Helburua: Udalak antolatutako gazte-jardueretan eta -programetan parte hartzea. Gazteria arloko erabiltzaileak, gazteria-lehiaketak eta gazte-asoziazionismoa kudeatzea.
Legitimazioa, datuen tratamendurako: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra – 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuak kontserbatzeko epea: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar diren bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Iruñeko Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.
Datuen hartzaileak: Datuak lagako dira baldin eta interesdunek horretarako baimena ematen badute.