Aisia eta denbora librea

Ondo pasa eta ikasi zure denbora librean, Gaztediaren Etxean eta aisialdiko gaikako espazioetan programatutako ikastaro eta lantegiarekin

Ikastaroak Gaztediaren Etxean

14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak. Programazioa 5 arlotan banatzen da: Kultur eta garapen pertsonal eta profesionaleko ikastaroak, Estetika eta ongizatea, Kirol ekintzak, Dantza eta espresioa eta informatikako doako mintegiak. Horren bidez, jarduera fisikoa eta ludikoa sustatu nahi da, norberaren ongizaterako iturri gisa, edo gazteak eguneroko bizitzarako baliagarriak diren trebetasunetan trebatu.

Aisialdiko Arratsaldeak

Hilean behin, larunbatetan (iraila-ekaina), aisialdirako arratsalde bat antolatzen du Gaztediaren Etxeak, aisialdirako proposamen zehatza duen elkarte edo gazteren batekin elkarlanean.
Arratsaldean zehar hainbat jarduera egiten dira gai komun batekin eta sarrera beti da librea.
· Abracadabra! Magiazko arratsaldea Teatros Magicos Elkartearekin (2023 ekaina).
· Erronken arratsaldea L&T Elkartearen eskutik (2023 maiatza).
· Estrategia jokoak eta modelismo arratsaldea Ordo Navarrorum Elkartearekin (2023 apirila).

Txankletak udako programa

Aisia-jardueren programazioa udan, 14tik 30 urtera bitarteko gazteendako. Hainbat kirol jarduera programatzen dira, hala nola eskalada, ibilbideak zaldi gainean eta salting-a.

Kultur jarduerak, lantegiak kasu, edo hiria eta inguruko guneak ezagutzeko egun osoko irteerak.Edo egunero jarduera desberdinak Gaztediaren Etxean.

Jarduera horietan parte hartzeko Gaztediaren Etxean 5 euroan salgai jartzen den bono bat eskuratu behar da, baina zenbait jardueratan prezioa aldatzen da.

Txankletak 2023.

Gazte Gunea

Gazteei zuzendutako programazioa uztailaren 7tik 14ra, jaiez bestelako gozamen bat sortzen duten hezkuntza eta aisialdi-jardueren alternatiba bat eskaintzeko, prebentzio eta hezkuntza-ikuspegi sozializatzailetik hurbilago, publiko horren beharretara eta ezaugarrietara ere egokituta.

2023ko Gazte Gunea
19:00 – 22:30
Konstituzio plaza.
Animazioa, jolasak, puzgarriak, lantegiak eta musika-emanaldiak.

Uda Gaztediaren Etxea

Uztaila eta abuztuan zehar 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako jarduerak.

Hamaika plan (arratsaldero jarduera desberdin bat, aldez aurretik izena eman beharrik gabe) / Kafehartzen / Informatika tailerrak / Ongizate emozionaleko zikloa / Kultur jarduerak / Kirola