Txankletak 2024

Jarduerak

add_circle
  • Ekainaren 17tik irailaren 15ra, aldez aurretik erreserba egin behar da enpresarekin.

    Piraguismoa AGORTUTA

    125 leku / 5€ bonu bakoitzeko

    Piragua autohustugarrietan egiten den jarduera da, arraunaren oinarrizko alderdiak ikasteko.
    Iraupena: 2 ordu.
    Iruñeko Piraguismo Klubak emanen du. Iruñeko Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolan eginen da.

  • Ekainaren 17tik irailaren 15ra; aldez aurretik erreserba egin behar da enpresarekin.

    Ibilbideak zaldi gainean AGORTUTA

    125 leku / 5€ bonu bakoitzeko

    Ordu eta erdiko ibilbidea zaldi gainean.
    Añezcar klub hipikoa.

  • Ekainaren 17tik irailaren 15ra, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea.

    Jauziak, kirola eta akrobaziak AGORTUTA

    125 leku / 5€ bonu bakoitzeko

    Hainbat proposamen ohe elastikoetan, hala nola tranpolina duen apar-blokez betetako igerilekua, ninja zirkuitua, gladiadore-borroka eta Cardio Walla.
    Nahitaezkoa da galtzerdi irristagaitzak janztea.
    Saltoka.

  • Ekainaren 17tik irailaren 15ra, aldez aurretik erreserbatuta.

    Laser Tag AGORTUTA

    125 leku / 5€ bonu bakoitzeko

    Laser tag saioak taldean.
    Aliados Laser Tag Pamplona.

  • Ekainaren 17tik irailaren 15ra, aldez aurretik erreserbatuta.

    Jolas birtualak

    125 leku / 5€ bonu bakoitzeko

    Errealitate birtualeko jolasak.
    Virtual Reality Reset.

  • Ekainaren 17tik irailaren 15ra, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea.

    Zinema-sarrerak AGORTUTA

    1.300 leku / 1€ bonu bakoitzeko

    Gonbidapenak Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoetarako.
    Gehienez ere 5 sarrera pertsona bakoitzeko.
    NANa aurkeztu txarteldegian.

  • Bi egun aukeran, uztailaren 23an, 11:30ean, edo uztailaren 30ean, 18:00etan.

    Musika-sorkuntzako lantegia

    25 leku / Doan

    Ordu eta erdiko lantegi horretan parte hartzaile guztien artean abesti bat sortu eta grabazio estudio eramangarri batean grabatuko da. Lantegia amaitutakoan abestia parte hartzaile guztiei bidaliko zaie.
    Iruñeko Gaztediaren Etxea.

Txangoak

add_circle
  • Uztailak 27

    Irunberriko arroilan nabigatzen

    35 leku / 15€ bonu bakoitzeko / 25 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez

    Ibilaldia baltsa pneumatikoan Irati ibaian barna, Irunberritik Ledeara, Irunberriko arroila bete-betean zeharkatuz. Joan-etorriak, ekipamendua eta gidariak barne.
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Divertisekin.

  • Abuztuak 10

    Irrisarri Land AGORTUTA

    50 leku / 15€ bonu bakoitzeko / 40 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez

    Txangoa Irrisarri Landera (Baxi Abentura sarrerarekin), joan-etorriak barne (autobusez).
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Divertisekin.

  • Uztailak 20

    Sendaviva ITXITA

    50 leku / 15€ bonu bakoitzeko / 40 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez

    Txangoa Sendavivara, joan-etorriak barne (autobusez).
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Divertisekin.

  • Ekainak 29

    Surfa Donostian AGORTUTA

    40 leku / 15€ bonu bakoitzeko / 30 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez

    Txangoa Donostiara, barne hartuta, ordu eta erdi egotea surf-irakaslearekin taldeka eta hondartzaz gozatzea. Joan-etorriak, ekipamendua eta gidariak barne.
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Divertisekin.

Nola eman izena?

Izena emateko epea

Jarduerak 14 eta 30 urte bitarte dituzten Iruñeko gazteendako dira, eta ekainaren 17tik irailaren 15era arte gozatzen ahalko dira, egun zehatzak finkatuta dituzten proposamenak izan ezik.

Izena emateko epea: ekainaren 10eko arratsaldetik ekainaren 16ra (erroldatutakoak). Ekainaren 17tik aurrera: bete gabeko lekuak.

Izena aurrez aurre eman behar da, eta NANa aurkeztu behar da.

Lekua eta Ordutegia

Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30).
948 233 512

Horario:
Irailak 1 – ekainak 30
Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 eta 17:00-22:00
Larunbatetan 10:00-14:00 eta 17:00-21:00
Igandeetan 10:00-14:00

Uztailak 17 – abuztuak 31
Astelehenetik ostiralera 10:30-13:00 eta 17:00-22:00

Datuen babesa:  Iruñeko Udala da Udalak antolatutako gazte-jarduera eta -programetako parte hartzea eta Gaztediaren Etxeko erabiltzaileen kudeaketa zein gazteen lehiaketak eta gazte-elkartegintza gauzatzeko xedez erabiliko den informazioaren tratamenduaren arduraduna. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko –zuzenak ez badira–, horiek ezabatzeko eta bestelako eskubideak gauzatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.pamplona.es/eu webguneko pribatutasun politikan kontsultatu ditzakezu. www.pamplona.es