Txankletak 2026

Onlineko izen ematea

Jarduerak

add_circle
  • Astearte eta ostegunetan, ekainaren 18tik abuztuaren 20ra. goizez eta abuztuaren 21etik 31ra disponibilitatearen arabera. Aldez aurretik enpresarekin erreserbatu.

    Urpekaritza bataioa

    125 leku / 5€ bonu bakoitza

    Urpeko igeriketa autonomoaren oinarrizko printzipioak ikastea, igerilekuan. Argazki-erreportaje txikia barne.
    Iraupena: 2 ordu.
    Bidasoa Buceo. Jarduera Arantzadiko igerilekuetan eginen da.
    OSO GARRANTZITSUA: ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era, eta ez da aldez aurretik erreserbatu behar.

    Zinema-sarrerak Agortuak

    1.000 sarrera / 1€ bonu bakoitza

    Gonbidapenak Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoetarako.
    NANa aurkeztu txarteldegian.
    Golem Baiona edo Golem Yamaguchi.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era; aldez aurretik enpresarekin erreserbatu behar da.

    Jolas birtualak

    125 leku / 5€ bonu bakoitza

    Errealitate birtualeko jolasak.
    Iraupena: 1 ordu.
    Reset VR.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era; aldez aurretik enpresarekin erreserbatu behar da.

    Laser Tag Agortuak

    125 leku / 5€ bonu bakoitza

    Laser tag saioak taldean.
    Iraupena: 20 minutuko saioak.
    Aliados Laser Tag Pamplona.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era; aldez aurretik enpresarekin erreserbatu behar da.

    Ibilbideak zaldi gainean Agortuak

    125 leku / 5€ bonu bakoitza

    Iraupena: Ordu eta erdiko.
    Añezcar klub hipikoa.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era; aldez aurretik enpresarekin erreserbatu behar da.

    Piraguismoa Agortuak

    125 leku / 5€ bonu bakoitza

    Piragua autohustugarrietan egiten da jarduera, arraunaren oinarrizko alderdiak ikasteko.
    Iraupena: 2 ordu.
    Iruñeko Piraguismo Kluba.
    Iruñeko Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolan eginen da.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era, eta ez da aldez aurretik erreserbatu behar.

    Igerilekuak Agortuak

    100 sarrera / 5€ bonu bakoitza

    Eguneko sarrerak, Etxabakoitzeko, Arrotxapeko edo Txantreako igerilekuetan erabiltzeko.
    Etxabakoitz KKE / Arrotxapea KKE / Txantrea KKE

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era, eta ez da aldez aurretik erreserbatu behar.

    Jauziak, kirola eta akrobaziak

    100 leku / 5€ bonu bakoitza

    Hainbat proposamen ohe elastikoetan, hala nola tranpolina duen apar-blokez betetako igerilekua, ninja zirkuitua, gladiadore-borroka eta Cardio Walla.
    Nahitaezkoa da galtzerdi irristagaitzak janztea.
    Saltoka Jump.

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era, eta ez da aldez aurretik erreserbatu behar.

    Salting Agortuak

    100 leku / 5€ bonu bakoitza

    Ohe elastikoetan jauzi librean aritzea.
    Nahitaezkoa da galtzerdi irristagaitzak janztea.
    Salting Iruña.

Txangoak

add_circle
  • Txango guztietan joan-etorriak, ekipamendua eta gidak sartzen dira.

  • Ekainak 27

    Surfa Donostian Agortuak

    48 leku / 15€ bonu bakoitza

    Txangoa Donostiara, ordu eta erdiz surf-irakaslearekin taldeka egotea eta hondartzaz gozatzea barne.
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Viajes Divertisekin.

  • Uztailak 18

    Irunberriko arroilan nabigatzen Agortuak

    45 leku / 15€ bonu bakoitza

    Ibilaldia baltsa pneumatikoan Irati ibaian barna, Irunberritik Ledeara, Irunberriko arroila bete-betean zeharkatuz.
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Viajes Divertisekin.

  • Abuztuak 8

    Kayak eta Paddle Surfa Uribarri-Ganboan Agortuak

    50 leku / 15€ bonu bakoitza

    Uribarri-Ganboako urtegira txangoa, Kayak eta Paddle surfean aritzeko esperientzia barne.
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Viajes Divertisekin.

  • Abuztuak 22

    Dragon Boat + talde-Sup Paddela Hondarribian

    50 leku / 15€ bonu bakoitza

    Hondarribira txangoa, Dragon Boat taldekako jarduera monitorearekin eta XXL Paddel Sup-en erabilera barne.
    Bonua trukatzeko, jarri harremanetan Viajes Divertisekin.

Nola eman izena?

Izena emateko epea

Jarduerak 14 eta 30 urte bitarte dituzten Iruñeko gazteendako dira, eta ekainaren 15etik irailaren 15era arte gozatzen ahalko dira (1996 eta 2012 bitartean jaioak), egun zehatzak finkatuta dituzten proposamenak izan ezik.

Izena emateko epea: ekainaren 8ko arratsaldetik (astelehena) ekainaren 14ra (erroldatutakoak).
Ekainaren 15etik aurrera, bete gabeko lekuak.

Izena online edo aurrez aurre ematen ahalko da (NANa aurkeztuta). Ezin izanen dira beste inorendako bonoak hartu.

Desgaitasuna aitortua eta txartel edo egiaztagiri bidez egiaztatua dutenek, laguntza behar badute eta laguntzailea 30 urtetik gorakoa bada, harendako bonu bat erosten ahalko dute prezio berean (aurrez aurreko modalitatean soilik).

Lekua eta Ordutegia

Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30).
948 233 512

Ordutegia:
Irailak 1 – ekainak 30
Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 eta 16:00-21:00
Larunbatetan 10:00-14:00 eta 17:00-21:00
Igandeetan 10:00-14:00

Uztailak 16 – abuztuak 31
Astelehenetik ostiralera 10:30-13:00 eta 16:00-21:00

Datuen babesa:  Iruñeko Udala da Udalak antolatutako gazte-jarduera eta -programetako parte hartzea eta Gaztediaren Etxeko erabiltzaileen kudeaketa zein gazteen lehiaketak eta gazte-elkartegintza gauzatzeko xedez erabiliko den informazioaren tratamenduaren arduraduna. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko –zuzenak ez badira–, horiek ezabatzeko eta bestelako eskubideak gauzatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.pamplona.es/eu webguneko pribatutasun politikan kontsultatu ditzakezu. www.pamplona.es