This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Gaztediaren Etxea
Zure etxea...denetarako
Zure etxea... INFORMAZIOA JASOTZEKO
- Gazteendako Informazio Bulegoa
- Gazteeendako Berriemaileen sarea
Berriemaile izan nahi al duzu?
Jar zaitez harremanetan Gaztediaren Etxearekin. - Bidaiateka
- Boluntarioendako Informazio Zerbitzua
Boluntariotzaren Azken Buletina
Interesatzen al zaizu?
Harpidetu zaitez. - “Ostegunean informatzen naiz” podcasta
Zure etxea...AHOLKULARITZA JASOTZEKO
- Ikasketen, irtenbide profesionalen eta aisiaren eta denbora librearen inguruko aholkularitza
Zatoz Gaztediaren Etxera edo bidali mezu bat. - Aholkularitza Juridikoa
Zatoz gu ikustera edo bidali mezu bat. - Aholkularitza Psikologikoa
Bisita gaitzazu edo bidali mezu bat. - Gazte-elkartegintzarako aholkularitza
Zatoz bulegora edo bidali mezu bat. - Gazte-ekintzailetzarako aholkularitza
Zatoz Gaztediaren Etxera edo bidali mezu bat.
Zure etxea...ZURE EKIMENETARAKO
- Aretoen lagapena
Zatoz Gaztediaren Etxeko Informazio Bulegora eta informazioa emanen dizugu. - «Antolatu zure ekitaldia» programa
Ideia edo proiekturen bat baduzu buruan, Gaztediaren Etxean horiek aurrera ateratzeko behar duzun laguntza emanen dizugu.
Zure etxea...ZURE AISIALDIRAKO
- Kultur programazioa
- #Kafehartzen kafetegia
#Kafehartzen
- JOKOAK! asteartetan, 18:30ean
- KARAOKEA! ostiraletan, 18:30ean
- KAFEHARTZEN… asteazkenetan, 19:00etan
- OSTEGUNEAN HORREN BERRI IZANEN DUT! ostegunetan, 19:00etan
- LEHENDABIZIKO URRATSEN KLUBA ostegunetan, 19:00etan
- HITZ EGIN DEZAGUN… asteazkenetan, 19:00etan
Guneak
Gaztediaren Etxean hainbat gune dituzu behar honetarako edo hartarako. Hamaika areto dituzu zain, zure proiektu eta ideiekin bete ditzazun.
DANTZA-ARETOAK
Dantzatzea gustatzen bazaizu, baina entseatzeko tokirik ez baduzu, Gaztediaren Etxeak gune bat eskaintzen dizu.
Aretoak soinu-tresneriaz hornituak daude eta behar bezalako baldintzak dituzte eroso dantzatzeko.
ERAKUSKETA ARETOA
Gazteriaren Etxeko Erakusketa-aretoa leku egokia da Iruñeko artistarik gazteenak zer egiten ari diren jakiteko, bai eta zure lana erakusteko ere.
ERABILERA ANITZEKO ARETOA
Areto bat behar duzu lan bat egiteko, entseatzeko, zure taldearen edo elkartearen bilera bat egiteko?
ZIBERGUNEA
Zibergunean ofimatika-programez hornitutako eta Internetera doan konektatutako ordenagailuak dituzu, lanak egiteko eta agiriak inprimatu eta eskaneatzeko. Gaztediaren Etxean doako WIFIa dago.
IRUÑA GAZTEMAKER SPACE
Robotikako eta 3D diseinuko laborategia. Bertan, aukera izanen duzu 3D inprimaketak materialaren kostu-prezioan egiteko, 3Dan eskaneatzeko, robotika-kitak maileguan hartzeko, 3D diseinurako eta robotak programatzeko ordenagailuak izateko eta aholkularitza tekniko pertsonalizatua izateko.
IKASKETA-ARETOA
Gaztediaren Etxeak areto bat dauka, Internetez hornitua, ikasteko bakarrik erabiltzen dena, bertan estutasunik gabe ikasi ahal izateko. Areto honek osatu egiten du Iruñean erabilgarri dauden udal-guneen eskaintza.
EKITALDI-ARETOA
kitaldi-aretoa kontzertuak, antzezlanak, poesia emanaldiak, hitzaldiak eta abar programatzen diren espazioa da.
Gainera, zure ekitaldia edo jarduera hemen egin dezakezu. Informa zaitez “Antolatu zure ekitaldia” programan.
SUKALDEA
Etxeak sukalde industrial bat du, guztiz ekipaturik, Gazteria Unitateak urte osoan zehar antolatzen dituen ikastaroak eta lantegiak egiteko.
PINTURA-IKASGELA
Etxeak arte plastikoetarako ikasgela bat du, beti zabalik dagoena taldean edo banaka lan egiteko, eta are garrantzitsuagoa dena, zuen zaletasuna interes berak dituztenekin partekatzeko.
MUSIKA-ENTSEGUETARAKO ARETOAK
Entseguak egiteko lokal baten bila bazabiltza, hau da zure tokia.
Kontsultatu, halaber, musika-bandak sustatzeko dirulaguntzen deialdia, “Entsegu-bonuak” izenekoa.
MAHAI TENISEKO MAHAIAK
Gaztediaren Etxean mahai teniseko bi mahai daude; larunbatetan (10:00-14:00 y 17:00-21:00) eta igandeetan (10:00-14:00) erabil daitezke; Erakusketa-aretoan daude eta espazioa libre badago erreserbatu daitezke.
Egutegia eta ordutegiak
Irailak 1 – ekainak 30
ORDUTEGI OROKORRA
- Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 eta 16:00-21:00
- Larunbatetan 10:00-14:00 eta 17:00-21:00
- Igandeetan 10:00-14:00
Zibergunea
Astelehenetik ostiralera 11:00-14:00 eta 16:00-21:00
Kafetegia
Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:30-20:30
Aholkularitza Espezializatuak (hitzordua aldez aurretik eskatuta)
- Psikologikoa: Astelehenetan 11:00-13:00 eta 17:00-21:00
- Ikasketak, Irtenbide Profesionalak, Aisia eta Denbora Librea: Asteazkenetan 11:00-14:00 eta 16:00-21:00
- Juridikoa: Astearte eta ostegunetan 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
- Ekintzailetza: Astearte eta ostegunetan 19:00-20:00
- Elkartegintza: Asteazkenetan 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Uztailak 16 - abuztuak 31
ORDUTEGI OROKORRA
Astelehenetik ostiralera 10:30-13:00 eta 16:00-21:00
Zibergunea eta kafetegia
Astelehenetik ostiralera 16:00-21:00 (uztailean, itxita)
Aholkularitza Espezializatuak (hitzordua aldez aurretik eskatuta)
- Psikologikoa: Astelehenetan 11:00-13:00 eta 17:00-21:00
- Ikasketak, Irtenbide Profesionalak, Aisia eta Denbora Librea: Asteazkenetan 11:00-14:00 eta 16:00-21:00
- Juridikoa: Astearte eta ostegunetan 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
- Ekintzailetza: Astearte eta ostegunetan 19:00-20:00
- Elkartegintza: Asteazkenetan 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Gaztediaren Etxea Eguberrietan itxita egonen da, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an eta egun horien bezperan, arratsaldean. Era berean, Aste Santuko jaiegunetan itxita egonen da, Ostegun Santutik Pazko Astelehenera arte, biak barne.
Kontaktua
Idatzi iezaguzu edo pasa zaitez Gaztediaren etxetik
Gaztediaren etxea
Zangoza kalea 30.
31005 Iruña. Nafarroa