Aholkularitza
Jaso arreta profesionala, konfidentziala eta doakoa axola zaizkizun esparruetan
Psikologia-aholkularitza
Familiako harremanak eta harreman sozialak, osasun mentala eta emozionala, sexualitatea, elikadura-portaeraren nahasmenduak eta adikzioak…
Zure galdera eta zalantza guztiak psikologian espezializatutako pertsona batek era pertsonalizatuan aztertuko ditu.
Aholkularitza Juridikoa
Etxebizitza, immigrazioa, lan-zuzenbidea, zehapenak, zirkulazio-isunak, etxabeak…
Zerbitzu honetan doako orientazioa emanen dizuten profesionalen laguntza izanen duzu, zure arazo juridikoak modu autonomo eta eraginkorrean konpontzeko gai izateko.
Ekintzailetzarako aholkularitza
Forma juridikoak, laguntzak izapidetzea, bitartekoak, zure ekintzaile-proiektua abian jartzeko laguntza…
Hau da zure tokia ekintzailetzaren esparruan ekin, prestatu eta hazi nahi baduzu.
Elkartegintzako aholkularitza
Estatutuak idaztea, proiektuak aurkeztea, dirulaguntzak, elkarteak kudeatzea…
Elkartegintzako aholkularitzaren bidez zure eskura duzu gazteei zuzendutako informazio- eta orientazio-zerbitzu bat gazte-erakundeen eraketa, kudeaketa eta garapenarekin lotutako edozein alderdiri buruz.
Ikasketen, irtenbide profesionalen, aisiaren eta denbora librearen inguruko aholkularitza
Auzolandegiak, hizkuntzak atzerrian, arte-deialdiak, unibertsitateko irteerak…
Galderarik, zalantzarik, kezkarik edo ikasketekin, irtenbide profesionalekin edo aisia eta denbora librearekin lotutako edozein kontu baduzu, jo ezazu guregana.