This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Gaztea zara.
Garrantzitsua zara.
PILA BAT dugu zuretzat.
Informazioa
Interesatzen zaizkizun gai guztiak ezagutu: bekak, lehiaketak, lan eskaintzak, ekintzailetza, boluntariotza ekintzak... Gaztediaren etxeko Gazte Informazio Bulegoak zure galdera guztien erantzunak ditu.
Aholkularitza
Jaso arreta profesionala, konfidentziala eta doakoa axola zaizkizun esparruetan
Kultura
Zu bezalako gazteendako pentsatutako Iruñeko kultur eskaintza guztiaz gozatu
Dirulaguntzak
Dirulaguntzak jaso ahal izateko behar den informazio guztia, epeak eta baldintzak
Partaidetza
Modu aktiboan parte har ezazu hiri bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzen
Aisia eta denbora librea
Ongi pasa eta ikasi zure denbora librean Gaztediaren Etxean programatutako ikastaro eta lantegien bidez. Aprobetxatu uda Txankletak eta San Ferminetan irekitako Gazte Eremua ekimenekin.
III. Gazte Plana
III. Iruña Gaztea Planaren eginkizun nagusia zu bezalako gazteen autonomia sustatzea da. Plan bat, 5 ardatz:
Gazte emantzipatuak
Gazteen eskura jartzeko erabat garatu eta emantzipatu ahal izateko behar diren tresna eta baldintza guztiak.
Hori guztia berdintasun-baldintzetan eta kolektibo zaurgarrienengan arreta berezia jarrita.
Gazte konprometituak
Elkarbizitzaren eta berdintasunaren arloetan gazteendako eta hiriaren etorkizunerako planteatzen diren erronkei erantzuteko.
Gazte parte-hartzaileak
Gazteak partaide egiteko eta haiek xede dituzten politiken protagonista bilakatzeko.
Gazteen protagonismoa, parte-hartzea eta inplikazioa sustatu nahi dira Iruñean.
Gazte aktiboak
Gazteek aukerak eta espazio birtual zein fisikoak izango dituzten hiri bat eraikitzeko, beren kezkak bizi-maila guztietan garatzeko.
Gazteria jasangarria
Aztura jasangarriak sustatzen dituen hiria eratzeko, gure egunerokotasunetik hurbilen dauden keinuen bidez ingurumenarekiko benetako konpromisoa duena, naturarekiko eta gizartearekiko errespetuzko jarrerarekin konprometitzeko modu gisa, solidarioa eta etorkizun hobea lortzeko konpromisoa duena.