Kultura

Zu bezalako gazteendako pentsatutako Iruñeko kultur eskaintza guztiaz gozatu

Zinema

Eguberrietako, Udako zinema eta Jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin
Zinema-sarrerak euro batean, Iruñeko zinematokietan.
Sarrerak Gaztediaren Etxean hartu behar dira, eta edozein saio eta film ikusteko baliogarriak dira, astelehenetik igandera, Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinematokietan.

Iruñean erroldatuta dauden edo hirian behar bezala bizi direla egiaztatzen duten 14 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzendua, NANa aurkeztuz.

(Kanpaina bakoitzak data zehatz batzuk ditu)

 

CineTag
Gaztediaren Etxeko CineTag proiektuak irailetik ekainako larunbatetako arratsaldeeetan izanen diren hainbat proiekzioetara gonbidatzen zaituzte. Saio bakoitzean filma aurretik aurkezpen bat egingo dugu, eta ondotik, hari buruz eta planteatzen dituen gaiei buruz hitz egingo dugu. Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelerazko azpitituluekin (JBAG).

Proiekzioak 2026eko urtarrila-martxoa

 

‘Zinema Labur Gaztea’ lantegia

Ikasi zeure film laburra egiten. Zinema ezagutu eta mundura hurbiltzeko interesa duten gazteentzat.

Jarduera Iruñean erroldatuta dauden edo hirian bizi direla egiaztatzen duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Plaza libreak geratzen badira bakarrik sartu ahal izango dira baldintza hori betetzen ez duten pertsonak.

‘Zinema Labur Gaztea’ lantegia 2025 informazioa

Taldeka

Gustatuko litzaizuke Iruñeko kultura garaikidea ezagutzea? Erakusketak ikustea, artistekin lantegiak egitea edo kultur-ekitaldietara joatea? Bat egin Taldekarekin, kolektibotik abiatuta gazteendako Nafarroako kultur-panorama ezagutzeko programa.

Musika

Musika-taldeen sustapena
Hiriko musika-talde eta bakarlari hasiberriak sustatzeko programa, hainbat ekimenen bidez:

Musika-taldeen poltsa: hiriko gazteen musika-bandak sustatzeko eta aukerak eskaintzeko, kontzertuak egin ditzaten Iruñeko elkarte nahiz kolektiboek antolatutako hainbat gunetan eta udal-programazioaren barruan.

Iruñeko elkarteek eta kolektiboek poltsako talde bat eskatu dezakete beren ekitaldi eta festetarako.

Informazio orokorra
Taldean izena emateko formularioa
Jarduteko eskaera

 

Musika Ekintzailetza
Musikaren industriak nola funtzionatzen duen.

Musika Ekintzailetza Ikastaroa 2026 informazioa

Literatura-lehiaketa

Idaztea gustuko duzu? Iruñeko Udalak urtero ematen dizu aukera zure neurria eman dezazun idazle gisara, poesia eta narrazio laburren lehiaketaren bidez, gaztelaniaz zein euskaraz.

Antzerkia

Gazte Antzerki Zikloa: Gaztediaren Etxean urtero egiten den ziklo honen helburua da entseatzeko Etxeko instalazioak erabili ohi dituzten antzerki taldeak eta bere proiektuak ezagutzera eman nahi dituzten beste talde berri batzuen erakusketa bat egitea.

2025ko IXI. Gazte Antzerki Zikloa.

Esperientziak atzerrian

Inti Ibilbidea programak gazteek munduko txokoren batean espedizio batean parte hartzea ahalbidetzen du, abentura eta kirola hezkuntza-programa batekin eta gizarte ekintzarekin uztartuz.

Urtero gazte talde handi batek aukera du munduko txoko bat ezagutu eta bertako kulturan murgiltzeko, tokiko jendearekin bizitzeko, komunitateekin lankidetzan aritzeko eta esperientzia pertsonal paregabea bizitzeko.

Iruñeko Udala, Ruta Inti elkartearekin duen hitzarmen baten bidez, 18 eta 26 urte bitarteko Iruñeko bi gaztek aurten uztailaren 20tik abuztuaren 16ra Perura bidaiatzeko kuota ordainduko du.

Iruña Gaztea Kultura-Bonua

Deskontuak zinemetan, antzokietan, liburuetan…
Eskuratu zure deskontu-bonua aurrez aurre Gaztediaren Etxean, eta trukatu, zuzenean, zuk aukeratzen duzun tokian.

ERASMUS+ Europa Helmuga

Europako erakundeak eta haien ingurukoak barrutik ezagutzeko aukera.

Parte hartzeko baldintzak
· 14-17 urteko Gazteak (irailaren 17a baino lehen bete behar dituzte).
· Iruñean erroldatuta.

Izen-ematea
· Irailaren 10an eta 11an izango da, 010 telefonoan.
· Aurreko edizioetan parte hartu duten gazteek parte har dezakete, baina Bruselara bidaiatu dutenek ezin izango dute aurtengo bidaian parte hartu.

Plazak
· 30 partaide (plazak baino eskabide gehiago badaude, irailaren 12an zozketa egingo da horiek esleitzeko).

Egutegia
· Prestakuntzak: zazpi saio izango dira, eta iraileko eta urriko asteazkenetan egingo dira (irailaren 17an hasita, 18:00etatik 19:30era, Iruñeko Gazteriaren Etxean).
· Talde-proiektua: parte-hartzaileek talde-proiektu bat egin beharko dute, besteak beste, ingurumena, genero-berdintasuna eta gazteria bezalako europar politikei buruz. Kanpoko epaimahai bati aurkeztuko zaio, eta hark aukeratuko ditu proiekturik onenak eta Bruselara joango diren pertsonak.
· Bruselara bidaia: 6 partaide parte hartu ahal izango dute foru-zubian Bruselara egingo den bidaian (data zehazteke), gastu guztiak ordainduta, Europako erakundeak gertutik ezagutzeko. Aurreko edizioetan bidaiatu duten pertsonek ez dute bidaian parte hartzeko aukerarik izango.

INFO +
· Irudia
· Informazio-oharra