Dirulaguntzak
Dirulaguntzak jaso ahal izateko behar den informazio guztia, epeak eta baldintzak
Haur eta gazteendako jarduerak
Iruñeko irabazi-asmorik gabeko entitateek antolatutako jardueren urteko programak diruz laguntzea du helburu, parte-hartzaileen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko.
Ekintzailetza
Deialdi honen xedea da gazte ekintzaileek Iruñean jarduera ekonomiko berriak eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.
Tokiko artista gazteen sustapena
Iruñeko Udalak 12.000 euro emanen ditu laguntzetan antzerkigintzan, argazkigintzan, arte plastikoetan eta musikan diharduten bertako artista gazteendako.