Iruña Gaztea III. Planaren eginkizun nagusia zu bezalako gazteen autonomia sustatzea da.

Plan honen xedea da Iruña gazteak haien egunerokoan eta hiri bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko orduan kontuan hartzen dituen hiria bilakatzea.

Gazteei hiriaren mugimenduan parte hartuz eta eraginez, eta beren ikuspegia emanez, beren ingurunearen garapenean inplikatzeko eta protagonista izateko aukera ematen dien hiria.

Plan bat, 5 ardatz

1. Gazteria emantzipatua

Prestakuntza eta Enplegua, Gazte Mugikortasuna eta Emantzipazioa eta Etxebizitza

Erabat garatu eta emantzipatu ahal izateko beharrezko tresna eta baldintza guztiak gazteen eskura jartzeko.

Hori guztia berdintasun-baldintzetan eta kolektibo zaurgarrienengan arreta berezia jarrita.

arrow_right_alt

Zein da erronka?

Gazteak beren emantzipazio prozesu konplexuan bultzatu eta babesten dituen hiria lortzea.

Emantzipazioa berdintasun-baldintzetan errazteko enplegu-, etxebizitza- eta prestakuntza-baldintza egokiak eskaintzen dituen hiria dugu xede.

2. Gazteria konprometitua

Elkarbizitza, Gizarteratzea, Kultura-aniztasuna eta Berdintasuna

Elkarbizitza eta berdintasun arloetan, besteak beste, gazteendako eta hiriaren etorkizunerako planteatzen diren erronkei erantzuteko.

arrow_right_alt

Zein da erronka?

Aniztasunezko elkarbizitza sustatzen duten ekintzak garatzea bazterkeriak eta jokabide desegokiak arintzeko modu gisa, gazteen ikuspegia, genero-ikuspegia eta kulturarteko ikuspegia txertatuz eta herritarren sektore horren behar eta berezitasunekin bat etorriz.

3. Gazteria parte-hartzailea

Parte-hartzea, Boluntariotza eta Elkartegintza

Gazteak partaide egiteko eta haiei zuzendutako politiken protagonista bilakatzeko.

Gazteen protagonismoa, parte-hartzea eta inplikazioa sustatu nahi dira Iruñean.

arrow_right_alt

Zein da erronka?

Gazteen eskura jartzea behar adina baliabide eta bide, inguratzen dituen gizartearekin konprometitutako pertsona aktibo gisa dituzten gaitasunak erabat gara ditzaten, beren herritartasun-eskubideak baliatuz.

4. Gazteria aktiboa

Kultura, Kirola, Aisialdia, Denbora librea, Osasuna

Gazteek haien bizitzako maila guztietan beren interesak erabat garatu ahal izateko aukera eta espazio birtual zein fisikoak eskura izanen dituzten hiria eraikitzeko.

arrow_right_alt

Zein da erronka?

Iruña gazteek haien bizitzako maila guztietan beren interesak erabat garatu ahal izateko aukera eta espazio birtual zein fisikoak eskura dituzten hiria bihurtzea.

Gazteak erakartzen dituen kultura-, aisia- eta kirol-eskaintza zabala izatea.

5. Gazteria jasangarria

Hiri mugikortasuna, Ingurumena, Kontsumoa

Aztura jasangarriak sustatzen dituen hiria eratzeko, gure egunerokotasunetik hurbilen dauden keinuen bidez ingurumenarekiko benetako konpromisoa erakutsiko duena naturarekiko eta gizartearekiko errespetuzko jarrerarekin konprometitzeko modu gisa, solidarioa eta etorkizun hobea lortzeko konpromisoa duena.

arrow_right_alt

Zein da erronka?

Aztura jasangarriak bultzatzen dituen hiri bat eratzea, gure egunerokotasunetik hurbilen dauden keinuen bidez ingurumenarekin konprometituko dena, naturarekiko eta gizartearekiko errespetuzko jarrera sustatzeko modu gisa, solidarioa eta etorkizun hobea lortzearen alde dagoena.

Printzipioak

Zein printzipio ditu oinarri Iruña Gaztea III. Planak?

Zeharkakotasuna

Herritar gazteak modu integralean eta sarean artatzeko, gazte-politiken garapenean inplikatutako beste instituzio eta Administrazioekin batera.

Berdintasuna

Genero-zeharkakotasuna politika guztietan txertatzea, berdintasun oso eta eraginkorra eta haien eskubideen garapena eta errespetua bermatuz esparru guztietan, eta erabakiak hartzeko prozesu guztietan beren parte-hartze aktiboa sustatuz.

Parte-hartzea eta gizarteratzea

Gazteria hiriko bizitzan txertatzerakoan, hiriaren diseinuan eta eraikuntzan parte-hartu dezan eta protagonista izan dadin, abiapuntua edozein dela ere, betiere hirian elkarrekin bizi diren aniztasunekiko, diskurtsoekiko eta identitateekiko errespetutik, ezagutzatik eta ikusgaitasunetik.

Berrikuntza eta sormena

Lankidetza-lanean, planteatzen diren erronkei ikuspegi integral batetik heltzeko. Gazteek gaitasuna dute ideia eta proiektu eraldatzaileak sortzeko eta bizi diren hiriaren garapenean aktiboki parte hartzea ahalbidetuko dieten sormenezko konponbideak diseinatzeko.

Jasangarritasuna

Aztura osasungarriak dituen eta ingurumenarekin zein hiriaren eta herritarren etorkizunarekin solidarioa eta konprometitua den gizarte bati esker. Luzera begirako garapen iraunkorreko gizarte bat, 2030 Agendaren eta GJHen gazte politiken helburuetarantz bideratua.

Elkartasuna

Egungo eta etorkizuneko Iruñeko gizarteak aurre egin behar dien erronkei aurre egiteko, non gazteek zeregin garrantzitsua eta praktikan laguntzeko aukera izanen baituten elkartasun- eta lankidetza-jarrera adierazteko.