Aisia eta denbora librea
Ondo pasa eta ikasi zure denbora librean, Gaztediaren Etxean eta aisialdiko gaikako espazioetan programatutako ikastaro eta lantegiarekin

Ikastaroak Gaztediaren Etxean
14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak. Programazioa 5 arlotan banatzen da: Kultur eta garapen pertsonal eta profesionaleko ikastaroak, Estetika eta ongizatea, Kirol ekintzak, Dantza eta espresioa eta informatikako doako mintegiak. Horren bidez, jarduera fisikoa eta ludikoa sustatu nahi da, norberaren ongizaterako iturri gisa, edo gazteak eguneroko bizitzarako baliagarriak diren trebetasunetan trebatu.
Aisialdiko Arratsaldeak
Hilean behin, larunbatetan (iraila-ekaina), aisialdirako arratsalde bat antolatzen du Gaztediaren Etxeak, aisialdirako proposamen zehatza duen elkarte edo gazteren batekin elkarlanean.
Arratsaldean zehar hainbat jarduera egiten dira gai komun batekin eta sarrera beti da librea.
· AISIALDI ALTERNATIBO ETA DIGITALEKO ARRATSALDEA, GAME OVER elkartearen eskutik
· SORMEN-JAIETAKO ARRATSALDEAK Urte Amaierako Eskulanak SEI Elkartearen eskutik
Txankletak udako programa
Iruñeko Udalaren Txankletak udako programak 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako jarduerak eskaintzen ditu udan.
Gazte Gunea
Gazteei 12 eta 17 urte bitartekoendako da zuzendutako programazioa uztailaren 7tik 14ra, jaiez bestelako gozamen bat sortzen duten hezkuntza eta aisialdi-jardueren alternatiba bat eskaintzeko, prebentzio eta hezkuntza-ikuspegi sozializatzailetik hurbilago, publiko horren beharretara eta ezaugarrietara ere egokituta.
Uda Gaztediaren Etxea
Uztaila eta abuztuan zehar 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako jarduerak.
Hamaika plan (arratsaldero jarduera desberdin bat, aldez aurretik izena eman beharrik gabe) / Kafehartzen / Informatika tailerrak / Ongizate emozionaleko zikloa / Kultur jarduerak / Kirola
