>>JARDUERA-AGENDA

Gazteriaren Etxeak ikastaroak eta lantegiak programatzen ditu, era askotako gaiei buruz: informatika, dantzak, yoga, hip-hopa, sukaldaritza eta argazkilaritza, besteak beste. Haietan izena eman daiteke, prezio merkeak ordainduta eta batzuetan doan. Bestalde, aukera dago jarduerak era jarraituan dituzten guneetan aritzeko edo Etxeak hartzen dituen ekitaldi edo erakusketetara joateko.
Edo, bestela, egin nahiko zenituzkeen jarduerak proposatzen ahal dituzu, edo, are, zuk zeuk antolatu edo eman. Animatu eta proposatu.