Informazioa

Ezagutu zure intereseko gai guztiak: bekak, lehiaketak, lan eskaintzak, ekintzailetza, boluntariotza...

Gazteendako Informazio Bulegoa

Gazteendako Informazio Bulegoak zure galdera guztiendako erantzunak ditu.

Informazio osoa, honako hauei buruz: ikastaroak, bekak, lehiaketak, enplegu-eskaintzak, kultura, aisia, auzolandegiak, etab.

Informazio-klubak

Boluntarioendako Argibide Bulegoa: Etor zaitez eta ikusi zure aisialdia zertan eta non igaro ahal duzun, boluntariotza-zereginetan.

Zerbitzu honen bidez gure hiriko boluntariotza-eskaeren berri izanen duzu. Boluntariotza-elkarte bat bazara, helaraz iezazkiguzu zure eskaerak eta eskaintzak, boluntariotza buletinean sartzeko.

Berriemaileen Sarea

Zure ikastetxeraino edo bestelako gazte-guneetaraino eramaten dizugu informazioa, gazteendako berriemaileen sarearen bitartez.

Zure ikastetxean, elkartean eta abarrean Gaztediaren Etxeak antolatzen dituen ekitaldi eta jardueren berri edo interesekoak izan daitezkeen beste ekimen batzuen berri izateko existitzen da Berriemaileen Sarea.

Bidaiateka

Bidaiei buruzko informazio espezializatua eskaintzen dizugu; gidak, liburuxkak eta ideia asko, zure oporrak ahalik eta gehien aprobetxa ditzazun.

Intereseko informazioa